2012/07/05

Gazte topaketetako 3. eguna

Azkenean 3. goiza!
 Aurreko egunetako nekea nabarmena bada ere 9:00etan altxatu ginen gaztetxean lotan gelditu ginen guztiok. Gosaldu ostean esnatzeko eta burua argitzeko jolas batzuk egin eta goizeko programari ekin genion. Egun honetan elkarrekiko harremanak izan ziren protagonista.


Berdinak al gara edonorekin? Berdin tratatzen ahal ditugu besteak neska zein mutil? Kontaktu fisikoa mugatua daukagu? Zerk lotsatzen gaitu?
Ondorio ugari atera genituen, eta elkarrekiko harremanak naturaltasunez eramateko zailtasunak ditugula ikusi genuen ariketa ezberdinen bitartez.

Amaitzeko kolektibo batean lanean dagoen norberak duen jarrerak kolektiboan duen eragina izan genuen aztergai "Rol playing" baten ondorioz. Horrela, jende ezberdinez eta helburu ezberdinarekin osaturiko hainbat asanblada irudikatu genituen, pertsona bakoitzaren rol-aztertuz. Pasota, liderra, langilea, koherentea, koherentzia gabekoa, erreta dagoena...

Goizeko ariketak luzatu egin zirela eta 15:45 hasi ginen bazkaltzen, eta 17:30etan ekin genion 3 egun hauek laburtu eta ondorioak ateratzeko asanbladari.

Nekatuta eta prozesatzeko informazio askorekin amaitu dira Alde Zaharreko I. Gazte Topaketak. Lehen pausua besterik izan ez den arren pentsatzeko askorekin atera gara, eta nola ez lanean jarraitzeko gogo handiz atera gara.

Jada jarria dugu hurrengo meta, AZAROAK 10 ALDE ZAHARREKO II. GAZTE EGUNA!

ONDO IZAN!

SENTITU, PENTSATU, OKUPATU... EKIN!