2012/06/17

Gaztetxearen aurkako epaiketa bertan behera uzteko eskatu die Plentzia eta Gorlizko gazteek eraikinaren jabeei

Sei gazte epaituko dituzte duela urtebeteko Plentzia eta Gorlizko Ermitatze gaztetxearen desalojoaren harira. Guztira 43.000 euro inguruko isun eskaerari egin beharko diote aurre. Gazte asanbladako kideek gaur goizean egindako agerraldian, eta gaztetxeen aurkako epaiketekin amaitzeko exijitu dute.




Prentsaurrekoko oharra:

Oraingo honetan ere, zaharrak berri bilakatu dira. ERMITATZE GAZTETXEA hustu eta ia urte betera proiektu sozio-politiko-kultural horretan parte hartu zuten edo babesa erakustera hurbildu ziren 6 gazte epaitu eta zigortu nahi dituzte. Orain dela hilabete bat inguru, Getxoko epaitegitik etxearen jabeei (INMACULADA URIARTE ELORTEGUI, Mª NIEVES eta MARINA URIARTE ARGIARRO) Ermitatze Gaztetxean identifikatuta izan ziren 6 gazteen aurkako epaiketa irekitzeko aukera helarazi zitzaien, hauen erantzuna baiezkoa izan da.
Hortaz, fiskaliak egun bakoitzeko 12 €, eta jabeek 36€-ko zigorra eskatzen digute 6 hilabeteetan zehar. Hau da, pertsona bakoitzeko 2196 € (Fiskaliak) x 6 = 13.176€ + 6588 € (Etxeko jabeek) x 6= 39.528€
Gu jabeekin hitz egiteko beti prest egon gara, akordioetara heltzeko, argi bageneukan ere etxearen jabe legalak eurak zirela. Guk hutsik zegoen etxe bati erabilpen soziala eman nahi genion. Halaber, jabeek etxeari inolako funtziorik emateko asmorik ez zuten bitartean bertan egongo ginen, eta behin etxearekin zerbait egin nahi izango zutenean joango ginen inolako arazorik jabe. Hau aurrera eramateko hainbat proposamen legal eskaintzen genien.
Atzo gaur bezala, jabeen elkarrizketarako eta akordioetara heltzeko borondate eza agerian gelditu da. Are gehiago, zigor eskakizunen DESPROPORTZIONALTASUNAK euren diruzaletasuna agerian uzten du. Plentzia eta Gorlizko gazteen kosta aberastu nahi edo? Zergatik eskatzen diguzue “eraikinean egindako kalte materialak ordainaraztea”?, Ermitatzetik pasatu ziren pertsona guztiek ongi badakite (zuek barne), eraikuntzaren egoera fisikoa bertan egon ginen hilabeteetan zehar hobera joan zela egindako obrari esker!!!! Akaso, ez diguzue inoiz barkatuko etxearen degradazioa geldiarazi izatea?!!!!! Hori izan baita zuen benetako asmoa, legalki etxearen egoera oso txarra izan arte ezin baituzue bota eraikuntzaren kokapenagatik eta urte kopuruagatik. Horren ostean, zoruaren BERKALIFIKAZIOA…… zaharrak berri!!!!
Horretaz gain, fiskalaren zigor eskakizunak nahiz eta bestearekin alderatuta txikiago dirudien, bi asmo argi usten ditu. Alde batetik, irmotasun osoz espekulazioa eta etxe hutsen egoera modu konstruktiboan salatu nahi dituzten gazteak gogor zigortu nahi ditu, egoera berriz ez birproduzitzeko. Beste aldetik, Gaztetxeari babesa erakustera hurbiltzen diren pertsonengan izua eta beldurra eragiteko asmoa dauka. Justizia, bakarrik boteredunentzako. Plentzia eta Gorlizko 6 gazteon aurkako epaiketa egunero sistema honetan ematen diren bidegabekerien isla besterik ez da. Hainbat familia utzarazten dituzten bitartean, bankuei diru laguntza publikoak ematen dizkiete, krisia sortarazi duten pertsonak zigortu beharrean haien poltsikoak berriz ere diruz beteko duen lan erreforma ezartzen dute eta espekulatzaileak zigortu beharrean, espekulazioaren aurkako ahotsak zigortu nahi dituzte….
Sistema kapitalista honen bidegabekerien zerrenda amaiezinak inoiz baino ozenago eramaten gaitu aldarrikatzera GAZTETXEAREN beharra beste jendarte eredu bat eraikitzeko lanabes gisa. Beraz, hurrengoa adierazi nahi dugu:
  • Gaztetxearen alde lanean jarraituko dugula epaiketen gainetik. Epaiketa salatzeko eta Gaztetxearen beharra aldarrikatzeko burutuko ditugun ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. Besteak beste; herri plataforma baten osaketa, kontzertuak, desalojoaren urtemuga eta abar luze bat.
  • Plentzia zein Gorlizko udaletxeei hausnarketa egin dezatela eskatzen diegu.
  • Ondorioak atera ditzatela, zeintzuk izan diren azken hamarkadetan aurrera eraman dituzten gazte politikaren ondorioak. Nola behin eta berriz, akats berdinak egiten dituzten. Horren adibide garbia da, orain dela gutxi bi udaletxeetan aprobatu den gazte plan berria. Zein izan da gazteon parte hartzea? Hutsaren hurrengoa. Hortaz, Gaztetxeak zuek hamarkadetan zehar eragindako egoerari buelta emateko proiektua izan da, gazteek bultzatuta eta gazteontzat. Horretaz gain, Udaletxeei epaiketaren aurka agertzea eskatzen diegu, oraingoan ekidistantziak ez du balio. Horretarako, laster bi udaletxeetan mozioak aurkeztuko ditugu, alderdi politikoek epaiketaren aurkako jarrera adierazteko.
  • Azkenik, INMACULADA URIARTE ELORTEGUI, Mª NIEVES eta MARINA URIARTE ARGIARRO andereei epaiketa bertan behera utz dezatela eskatzen diegu.
GAZTETXEEN AURKAKO EPAIKETARIK EZ!!!

GAZTETXEAK AURRERA!!!