2012/06/29

Gazte Topaketetako 1. eguna

Azkenean hasi dira Alde Zaharreko lehenengo Gazte topaketak!

17:00etan izen ematea egin ostean 18:00 hasi ginen hiru egun hauetako aurkezpenarekin.

Bertan bildutako 30 gazteek eta hiru egun hauetan hurbilduko garen guztion artean ardurak banatu ostean, elkar hobeto ezagutzeko aukera izan genuen, eta topaketetan zehar gure harremanak errazteko konfiantza eta aurkezpen joku batzuekin hasi ginen.


Behin gazte guztiak ezagutu eta lotsa guztiak albo batera utzirik "Pentsamendu kritikoa" garatzeko ariketa bat egin genuen, jasotzen dugun informazio eta iritziak hobeto interpretatzen jakiteko. Aurkezpen labur baten ostean haibat adibide jarri eta informazioaren manipulazio eta erlatibotasunaz ohartu ginen. Ariketa hau amaitzerako prest geunden Topaketetako informazio guztia modu kritikoan asmilitzeko!


Pentsamendu kritikoaren ideia ondo ulerturik, "Termometroa" edo "semaforoa" edo dena delako ariketaren ondorioz luze eztabaidatu genuen gazte problematika eragina duten faktoreez. Horrela, balore moralak eta koherentzia kolokan jartzeaz gain ondorio orokorrago bat atera genuen. Gainean dugun sistemak mugatu eta zapaldu egiten gaitu, gure baloreei eta beharrei trabak jarriz etengabe.

Denok batera afaldu ostean Gaubela luuuzzeee bati hasiera eman genion, inor aspertzen ez zela ikusirik ordu txikietara luzatu zena. Amaitzean zakuan eta esterillak ireki eta gaztetxean lo egin genuen.

Lo gutxi eginda, baina burua argi... HASI DA 2. EGUNA!