Denon artean bazkaria prestatu eta atzerapen apur bat izan arren 15:00etarako bazkaltzen egon gara.
Bazkalostean Kapitalismoa eta kontsumismoa izan ditugu izpide, eta dokumental eta bideo zati ugari ikusi eta eztabaidatu ahal izan ditugu.
Munduko egoera sozioekonimikoari begira egon ostean, gazteon errealitatean oinarritzeko ordua izan da. Lan taldetan banaturik gazte problematika izan dugu aztergai, prekarietatea, presioa, estereotipoak, etxebizitza...
Eta ikasitakoa praktikan ikusteko... "KONTZIENTZIAREN BILA!" jolasa (altxorraren bila jokaren kopia azken finean) ekin dugu alde zaharretik. Joku honi esker ezagutu ahal izan dugu, alde zaharrean zenbat kamara dagoen, indar errepresiboen presentzia itogarria, gazteontzako alokairu ordainezinak, euskararen gabeziak, herri mugimenduen propagandari egiten zaion zentsura, gazteontzako alternatiba eza...
Taldeetan banaturik auzoa goitik behera arakatu dugu, gure ondorio eta diagnosia elikatuko duen datuak batuz eta 20:30etan gaztetxean batu gara berriro ere, aterarako ondoriak elkarbanatu eta aztertzeko. Argi ikusi dugu gazteon problematikaren puntu guztien (edo gehien gehienen) adibidi argiak ditugula alde zaharreko eguneroko bizitza, gazte izatea mugatu eta auzotar bezala kontsumitu gabe bizitzeko ezintasuna duena.
Hurrengo egunetan egingo dugun Gazte Topaketen ondorioetan argitaratuko dugu gazteon auzoaren diagnosia.
Arratsaldean zehar ariketetara gero eta jende geiago batu zela ikusita afari jendetsua egin genuen 22:30ak inguruan, eta berriro ere gaubela luze bati hasiera eman genion, Solokoetxeko parkean lehenengo eta Gaztetxean bertan beranduago.