2014/10/21

SARE LESBIANISTAREN JAIA

Sare lesbianistak 7katun antolatutako jaia izango da Azaroaren 1ean! Animatu eta pasa gaztetxetik!



BIDE BERRIAK. ELIKADURA BURUJABETZA EUSKAL HERRIAN

Hainbat elkartek 7katun egingo dute elikaduraren burujabetzaren aldeko apostua! Bertan 19:00etatik aurrera ekimen ugari, produktuen azoka, garagardo dastaketa eta kontzertua barne! Animatu!!


MAMIKI JAIA ZAZPI KATUN!




Mamikik bilboko jaien ostean jaia ospatuko du 7katu gaztetxean. Animatu eta bertatik pasa!



2014/08/14

Aste Nagusa 7 Katu Gaztetxean!


Azkenean heldu da Bilboko Aste Nagusia, eta berriro ere 7 Katu gaztetxeak hainbat ekintza antolatu ditu, konpartsen egitarauan parte hartzeaz gain.



Elkarlanaz eta Autogestioaz, JAI HERRIKOIAK BULTZATU!



Larunbata 16: ISEKA + THE RISE
Asteartea 19: Bilboko GAZTE EGUNA
Asteazkena 20: OKUPAZIO EGUNA
Ostirala 22: PRIMEROS AUXILIOS + BASTARDOS DEL REY
Larunbata 23: THE MOCKERS + SEMBRANDO KAOS
Igandea 24: IBON ARAZO JAIA!

2014/06/12

7 Katu Gaztetxearen komunikatua: GREBALARIAK ASKE!

Merkatu kapitalistaren 11. krisia, lan erreformen bitartez, herritarroi eskubideak urratzeko aitzakia gisa erabili nahi izan zuten. 2012 urte hasiera zen eta gizarteak bere eskubideen defentesan Greba orokorra deitu zuen martxoaren 29-rako. Ostegun hartan, besteak beste, Deustuko zutabean parte hartzen ari ziren 3 gazte identifikatuak izan ziren. Handik hilabete batzuetara 3 gazte hauek eta Indautxuko beste bat atxilotuak izan ziren, Bilboko epaitegien aurrean gertatutako istiluetan parte hartu izana leporatzen zieten.

 Bi urte inguru pasa dira atxiloketa hartatatik, eta pasa den egun bakoitzean are nabariago geratu da prozesu guzti honen zentzugabekeria, istorio guzti honek ez daukala ez buru ez hankarik. Bi urte luze izan dira,bi urte hauek prozesu judizial goraberatsu batean murgildurik pasa dituzte 4 gazteek. Bide luze honetan Indautxuko gaztea (Aitor) eta Deustuko bat (Irantzu) absolbiturik geratu dira. Baina kontu honek espero zitekeen bukaerarik txarrena izan du, bi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri die epaileak Jon eta Urtzi grebalari Deustuarrei. Datozen egunotan jasoko dute epaitegiaren jakinarazpena, eta 10 egunen buruan aurkeztu beharko dute Basauriko espetxean.

Bi gazte hauek, 2012-ko goiz artan, gutako beste askok bezala, bere eskubideen defentsan kaleak hartzea erabaki izana da beraien delitua. Gurea denagatik borrokatzea delitu bilakatu dute, montatu duten politikari eta enpresarien arteko txiringitoari aurre egiten diogunok, molestatu egiten dugu eta erdik kendu nahi gaituzte. Horretarako errepresioak behin eta berriz kolpatzen gaitu. Grebalarien kasua honen adierazgarri da, ez da kasualitatea inongo probarik izan gabe 4 gazte errugabek prozesu judizial hau pairatu behar izana, hurrengo greban gutako edozein izan daitekeela pentsarazi nahi digute, beldurra gure gorputzetan sartu nahi dute.

Esan bezala, beraiek izan diren bezala gutako edozein izan zitekeelako, 7Katu Gaztetxetik gure elkartasun osoa erakutsi nahi dugu 4 gazte auziperatuekin, bereziki Urtzi ete Tellerekin, ANIMO MUTILAK, ZUEKIN GAUDE!

 Modu honetan zuen eskubideengatik borrokan jarraitzeko konpromiso irmoa hartzen dugu. Bada gairaia beldurra bandoz aldatzeko eta gurea dena errebindikatzearen borrokan ez gara kikiltzen. Bukatzeko, Ostiralean, 19:30 etan Deustuko Done Petri plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.

GREBALARIAK ASKE!